2025/07/22ko prentsa-oharra
INFORMAZIOAREN GIZARTEARI BURUZKO INKESTA. ENPRESAK 2025
Merkataritza elektronikoaren bidezko salmenten 33 mila milioi euroak erdibana banatu dituzte Industria- eta Zerbitzu-sektoreek Euskal Autonomia Erkidegoan 2024an
Bide elektronikoetatik erosten duten establezimenduak (% 27,8) saltzen dutenak (% 8,7) baino gehiago badira ere, salmenten balioa (33.081,6 M€) erosketena baino handiagoa da (23.311,5 M€)
Merkataritza elektronikoari dagozkion salmentak —2024an 33.081,6 milioi eurokoak izan ziren— ia modu ekitatiboan banatu ziren industria-sektorearen eta zerbitzu-sektorearen artean, % 49,7ko eta % 49,3ko partaidetzekin; eraikuntza-sektoreak, berriz, guztizkoaren % 1 baino ez zuen bildu, Eustaten datuen arabera. Hala ere, erosketak batez ere zerbitzuen sektorean egin ziren —guztizkoaren % 69,5—, industria-sektorean % 28,1 eta eraikuntzan % 2,4 egin ziren bitartean.
Gainera, sarearen edo beste sistema elektroniko batzuen bidezko salmentek etengabe egin dute gora 2002. urtetik —datuak dauden lehen urtea— aurrera. Igoera horien ondorioz, 2024an hogeita hamahiru mila milioi eurora iritsi dira (33.081 M €), eskuragarri dagoen seriearen maximoa, hau da, % 10,2ko gorakada 2023arekin alderatuta, eta hamar urte lehenago lortutako 12.125 milioi euroen bikoitza baino gehiago (2014).
Merkataritza elektronikoaren bidez egindako erosketen kasuan, 23 mila milioi eurotik gora izan dira (23.311,5 M €) —serieko balio handiena hori ere—, eta 2023an egindakoak baino % 7 gehiago, eta 2014an egindakoak (9.326,1 M €) baino 2,5 aldiz gehiago.
Euskal AEko merkataritza elektronikoaren bidezko erosketak eta salmentak, lurralde historikoaren eta enplegu-geruzaren arabera (milioi euro). 2023-2024
| | Erosketak | Salmentak |
| | 2023 | 2024 | Gehikuntza (%) | 2023 | 2024 | Gehikuntza (%) |
| Euskal AE | 21.780,3 | 23.311,5 | 7,0 | 30.021,0 | 33.081,6 | 10,2 |
| Araba/Álava | 3.671,3 | 3.991,5 | 8,7 | 8.334,1 | 9.216,5 | 10,6 |
| Bizkaia | 11.075,9 | 11.800,5 | 6,5 | 11.634,9 | 12.751,9 | 9,6 |
| Gipuzkoa | 7.033,1 | 7.519,5 | 6,9 | 10.051,9 | 11.113,2 | 10,6 |
| | | | | | | |
| enplegu-geruza | | | | | | |
| 0 - 9 | 6.043,0 | 6.020,4 | -0,4 | 5.074,3 | 5.995,3 | 18,2 |
| ≥10 | 15.737,2 | 17.291,1 | 9,9 | 24.946,7 | 27.086,2 | 8,6 |
Data 2025eko Uztailaren 22a
Iturria: Eustat. Informazioaren gizartearen inkesta. Enpresak
Kalkuluen arabera, merkataritza elektronikoaren bidez salmentak egin zituzten establezimenduen salmenta guztien % 50,3, batez beste, izan ziren salmenta elektronikoak. Era berean, 2024an enpresek egindako erosketa guztien % 40,8 erosketa elektronikoak izan ziren. 2023arekin alderatuz, merkataritza elektronikoari dagozkion salmentek ehuneko 4,6 puntu egin dute gora salmenta guztien aldean, eta erosketek ehuneko 4,5 puntu. 2014an, erosketa eta salmenta elektronikoak fakturatutako guztizkoaren % 38,9 eta % 30,6 izan ziren, hurrenez hurren.
Lurraldeka, hiru lurraldeek izan dute bi digitu inguruko hazkundea salmenta elektronikoetan. Hala, Araba % 10,6 hazi da, Bizkaia % 9,6 eta Gipuzkoa % 10,6. Erosketa elektronikoei dagokienez, berriz, Araba nabarmendu da, % 8,7ko hazkundearekin; ondoren Gipuzkoa dago, % 6,9rekin, eta azkenik Bizkaia, % 6,5ekin.
Lurralde bakoitzean salmentek duten pisuari dagokionez, Bizkaiak Autonomia Erkidego osoaren % 38,5 ordezkatzen du, eta Gipuzkoak eta Arabak, berriz, % 33,6 eta % 27,9, hurrenez hurren. Erosketetan, ordea, partaidetza diferenteagoa da: Bizkaiak guztizkoaren % 50,6 ordezkatzen du 2024an, Gipuzkoak % 32,3 eta Arabak Euskal AEko erosketa elektronikoen gainerako % 17,1a.
Bestalde, eta tamainaren arabera, 10 langile edo gehiagoko establezimenduetan trukatzen da diru gehien merkataritza elektronikoaren bidez: salmenta elektronikoen % 81,9 eta erosketa elektronikoen % 74,2 egiten da bertan.
Euskal AEn merkataritza elektronikoa egiten duten establezimenduak ( %). 2001-2024
| | 2001 | 2005 | 2010 | 2015 | 2020 | 2021 | 2022 | 2023 | 2024 |
| Establezimenduak, guztira | | | | | | | | | |
| Salerosketa elektronikoa | 3,0 | 10,5 | 15,1 | 26,4 | 26,9 | 28,0 | 28,7 | 29,2 | 30,5 |
| Erosketak | 2,7 | 9,6 | 14,2 | 23,9 | 24,0 | 25,0 | 25,7 | 26,3 | 27,8 |
| Salmentak | 0,4 | 1,9 | 3,9 | 6,5 | 7,6 | 8,3 | 8,5 | 8,8 | 8,7 |
| erosketen gaineko (1) | 9,6 | 15,5 | 28,1 | 31,3 | 40,2 | 38,3 | 37,2 | 36,3 | 40,8 |
| salmenten gaineko (2) | 9,9 | 24,6 | 38,6 | 36,8 | 46,6 | 44,0 | 44,5 | 45,7 | 50,3 |
| | | | | | | | | | |
| 10 langile edo gehiago | | | | | | | | | |
| Salerosketa elektronikoa | 6,4 | 19,5 | 23,1 | 30,0 | 33,5 | 35,3 | 39,0 | 40,4 | 40,4 |
| Erosketak | 5,1 | 17,3 | 20,3 | 25,3 | 28,9 | 30,2 | 34,8 | 35,8 | 35,4 |
| Salmentak | 1,8 | 5,1 | 8,5 | 11,4 | 14,2 | 14,9 | 15,7 | 16,3 | 16,4 |
| erosketen gaineko (1) | 4,6 | 10,3 | 24,6 | 31,0 | 34,0 | 35,5 | 34,8 | 35,1 | 38,2 |
| salmenten gaineko (2) | 12,7 | 19,4 | 38,4 | 42,6 | 43,3 | 43,2 | 46,6 | 48,1 | 50,1 |
(1)Erosketa elektronikoa egiten duten establezimenduetan, erosketa elektronikoen batez besteko ehunekoa guztizko erosketen aldean
(2)Salmenta elektronikoa egiten duten establezimenduetan, salmenta elektronikoen batez besteko ehunekoa guztizko salmenten aldean
Data 2025eko Uztailaren 22a
Iturria: Eustat. Informazioaren gizartearen inkesta. Enpresak
Horrez gain, 2024an establezimenduen % 30,5ek merkataritza elektronikoan parte hartzen du, hau da, berrogeita zazpi mila eta bostehun establezimendu inguruk. Zifra hori aurreko urtekoa baino ehuneko 1,3 puntu handiagoa da. Gehikuntza hori batez ere elektronikoki erosten dutenetan eman da (% 27,8), aurreko urtearen aldean ehuneko 0,5 puntu igo ondoren, eta, neurri txikiagoan, elektronikoki saltzen dutenetan (% 8,7), ehuneko 0,1 puntu jaitsi ondoren.
Saltzen dituztenak baino establezimendu gehiagok erosten dute bide elektronikoetatik —% 8,7k eta % 27,8k hurrenez hurren—, baina salmenten balioa (33.081,6 M€) erosketena baino handiagoa da (23.311,5 M€)
Era berean, egiaztatu ahal izan denez, bide elektronikoetatik erosten duten establezimenduen kopurua (% 27,8) salmentak sistema horren bidez egiten dutenena (% 8,7) baino askoz handiagoa bada ere, zifra ekonomikoetan salmenta elektronikoak (33.081,6 milioi euro) erosketa elektronikoak (23.311,5 milioi) baino handiagoak dira.
Zifra horiek aldatu egiten dira, enpleguari dagokionez establezimenduek duten tamaina kontuan hartuta. Horrela, 10 langile edo gehiagoko establezimenduen artean % 40,4k merkataritza elektronikoa egiten du. Segmentu horretan ere gehiago dira erosketa elektronikoak egiten dituztenak (% 35,4) bide beretik salmentak egiten dituztenak baino (% 16,4); ehuneko horiek aurreko urtearen aldean ia ez dira aldatzen.
Erosketa elektronikoak egiteko erabili den bitartekoari dagokionez, guztizko zenbateko ekonomikoaren % 49,4 posta elektronikoz (e-mail) egin da, % 24,8 web-orrien bidez eta gainerako % 25,6 EDI eta beste sare batzuen bidez. Salmenta elektronikoei dagokienez, horien % 34,4 web-orrien, aplikazioen (app-ak) edo Interneteko salmenta-atarien bidez egin dira, % 29,2 posta elektronikoaren bidez, eta gainerako % 36,4 EDIren eta beste sare batzuen bidez.
Aldiak
Aldiak
Merkataritza elektroniko bidezko salmenten % 24,3 partikularrentzat dira, 2000ko hamarkada hasierako balioak bikoiztuz
2024an merkataritza elektronikoaren salmentek izan duten bezero motari dagokionez, gehienek —bitarteko elektronikoen bidez fakturatutako guztizkoaren % 73,9— beste enpresa batzuk izan dituzte hartzaile (B2B izenekoa), % 24,3 kontsumitzaile partikularrei zuzendu zaie (B2C) eta gainerako % 1,8 beste bezero mota batzuen artean banatu da, hala nola Administrazio Publikoak (B2G). Salmenten guztizko zenbaketan beste enpresa batzuei egindako salmentak argi eta garbi nagusi diren arren, kontsumitzaile partikularrei egindako salmenten gorakada azpimarratu behar da; izan ere, 2014an bezero mota hori bide elektronikoen bidez fakturatutako hamar eurotik bat baino gehixeago zen, eta hamar urte geroago, berriz, lau eurotik bat.
Aldiak
INFORMAZIO-OHARRA
Eustatek eskerrak eman nahi dizkie estatistika hau egiten lagundu duten enpresa eta erakunde guztiei. Bertan informazio-bilketa 2025eko urtarriletik apirilera egin da.
Informazio gehiago nahi izanez gero:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62